Gure lankide eta Elkartearen grabatu tailerren tailerreko aholkularia, Arantza Gabino, hautatu dute bere lana aurkezteko Bilboko FIG grabatu azokaren Open Portfolio atalean (70 eskaera baino gehiagoren artean aukeratuak 16 artista) eta azokan bertan izango da. Hautatutako artisten aurkezpena irailaren 10ean egin zen Bilbon.
Artista berriak sustatzeko helburu duen deialdi honek mundu osoko artisten interesa piztu du, besteak beste, Txile, Bulgaria, Polonia, Ekuador, Argentina eta Venezuelatik. Estatu mailan, eskaera gehienak Madril, Bartzelona, Extremadura eta Euskaditik datoz, Bilboko Grabatu eta Paper Arteen Nazioarteko Jaialdiaren egoitza den tokitik.
Grabatu munduan erreferente bihurtzen ari den azoka hau azaroaren 17tik 20ra bitartean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian eta grabatuaren eta teknika erlazionatuen azken joerak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Informazio gehiago: Fig webgunea eta Arantza Gabinoren webgunea .

