Seguruenik inoiz baino gehiago margotzen, marrazten edo eskultzen ari zara konfinamendu egun hauetan. Artea larrialdi egoera honen zailtasunen aurkako antidoto bikaina da.
Elkarte Artistikoko kideei zertan ari zaren lanean erakutsi nahi badiezu, bidali iezaguzu argazkiak, bideoak edo testuak, beste artistekin parteka ditzagun gure webgunearen, sare sozialen (Facebook eta orain Instagram ere bai!) eta posta elektronikoaren bidez. Besteak animatzeko, ondo goazela jakinarazteko eta sortzen jarraitzeko modu bikaina da. 'Etxetik Artea' deituko diogu.
Bidali zure materiala elkartearen helbide elektronikora: asarteg@yahoo.es
Adibide gisa, Mikel Rotaeche elkarteko marrazketa irakaslearen lan hau (goiburua) eta bideo labur hau edo Eneko Etxebesteren 'pochoir'-a, serigrafia rudimentario bat…
Mikel Rotaeche: ikastaroaren azken hiruhilekoko marrazketa tailerreko programa: pastela.
Eneko Etxebeste : 'pochoir', stencilgintza, edo serigrafia 'herrikoia'. Denda apaintzen, orain denbora badago.
