Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, arteliburu21ek Artista Liburuen 2. Donostia Saria abiarazten du. Sari hau arteliburu21ek, Kutxa Kultur-ek, San Telmo Museoak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak batera antolatutako Artista Liburuaren 5. Topaketen parte da.

Aurkezteko epea: irailaren 5etik 11ra . Aurkezteko helbidea laster iragarriko da. Lehiaketaren arauak esteka honetan ikus ditzakezu (PDF fitxategi bat irekiko da): ARAUAK

arteliburu21ek honako SARIAK emango ditu:

  • “San Telmo Museoa” saria gai jakin bati buruzko lan batentzat, honako hiru izen hauek erabiliz kontakizun bat eraikitzean datzana: Lumière anaiak, Marie Curie eta Johannes Gutenberg. Sorkuntza hau hitzekin edo hitzik gabe adieraz daiteke: 1.500 euro
  • “Koldo Mitxelena Kulturunea” Saria gai libreko lanari: 1.200 euro
  • 28 urte arteko ikasleentzako “Kutxa Kultur” saria : 1.000 euro
  • 18 urtetik beherakoentzako saria (familiako heldu batekin batera):   800 euro

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.