Gure Elkartearen 6. Ipuin eta Poesia Lehiaketaren jardueren barruan, gure kideen literatura lanak erakutsiko ditugu. Urriaren 30etik azaroaren 17ra.
Bertan Mila Mendia eta Juan Antonio García Marcosen ipuinak, Julia Lasagabaster, Maite Carrillo, Pilar Enciso, Gema Durán, Adrián Ferreño, Eneko Etxebesteren poemak eta Alberto Santodomingo eta Maite Arrietaren poesia bisuala eta objektuala aurki daitezke.
Irekiera ekitaldian, erakusgai zeuden lanen irakurketa errezitaldi bat egin genuen, eta Jesús Mª Cormán margolari eta poeta gipuzkoarrak lagundu zigun.
Jesús Mª Cormán Gipuzkoako Elkarte Artistikoan
