Aurten, Elena Setiének zuzendutako Elkarte Artistikoko grabatu tailerrak FIGen parte hartu du, urtero Bilboko Euskalduna Jauregian egiten den Nazioarteko Grabatu Azokan, eta gaur irekitzen ditu ateak bisitatu nahi duen edonorentzat.
Nazioarteko Azoka honek teknika eta lan anitzekin hainbat artista biltzen ditu, beti ere grabatuaren diziplinaren barruan.
Jarraian, bazkideek eta tailerreko parte-hartzaileek Azokako estanpazio-postutik bidali dizkiguten argazkiak daude. Informazio gehiago https://www.figbilbao.com helbidean.

Elkarte Artistikoaren grabatu-standea


