Abenduaren 18an, ostegunean, Félix Bárcenak (presidentea) eta Maite Encinasek (idazkaria) DSS2016 Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio programa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu zuten. Talde argazkia atera zen Suhiltzaileen Etxearen teilatuan, alkatea eta proiektuaren arduradunak bertan zirela. Informazio gehiago lortzeko:
Europako Kultur Urtearen irekiera urtarrilaren 20tik 24ra izango da. Gure elkarteak ate irekiak antolatuko ditu larunbatean, urtarrilaren 23an, goizetik arratsaldera, publikoa gure jardueren berri izan dezaten, gure egoitzara bisitan etor dadin eta arte tailerretan parte har dezaten. Informazio gehiago laster.
