UZTAILAK 15, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
PREZIOA: 40 € BAZKIDEAK / 50 € EZ-BAZKIDEAK
Ikastaroa gutxienez 12 parte-hartzaileren menpe dago.
Izen-emateak: asarteg@yahoo.es eta 943473837 telefono zenbakian
Josu Maroto akuarelagileak zuzendutako akuarela erretratu tailerra.
Ikastaro honetan erretratua landuko dugu akuarela teknika erabiliz, argazki-eredu batean oinarrituta.
Marrazketa oinarritik hasiko gara, erretratua ikusteko moduak, aurpegiaren anatomia, egitura… aztertuz eta, aldi berean, garunaren eskuinaldearekin marraztuz.
Marrazkia amaitutakoan, akuarela teknikaren oinarriak landuko ditugu eta haragi-tonuetarako paleta egokia aztertuko dugu. Mundu osoan ezagunak diren artisten adibideak erakutsiko ditugu eta teknika hau erabiliz erretratua egiteko hainbat ikuspegi aztertuko ditugu.
Ariketa gisa, parte-hartzaile guztiei emango zaien argazki batean oinarritutako lan bat sortuko dugu.
Ikastaroa hasi aurretik, parte-hartzaileei zerrenda bat bidaliko zaie
Gomendatutako ikastaro materialak.
Irudiak: Josu Marotoren lanak.
—————- OSATU ————–