Gure lankideak, Katrin Aldanondo argazkilari donostiarrak, webgune berri bat jarri du martxan bere lan sortzaile eta profesionala erakusteko.
http://balea-film.com/ webgune berriak argazkilaritza eta bideoa eskaintzen ditu hainbat ataletan, arte eszenikoak (dantza), kirolak, hiriak, jaialdi ezagunak, ezkontzak, ekitaldiak, erreportajeak… landuz.
…

"Azken urteotan, garai hartan nire interesa edo jakin-mina piztu zuten gertaeren irudiak biltzen aritu naiz. Nire interes artistikoak eboluzionatu egin dira eta harrapatzen ditudan gaiak aldatu dituzte; zalantzarik gabe, arlo desberdinak arakatu ditut urteetan zehar. Lehen kezkatzen ninduten gertaerek ez dute gehiago kezkatzen, beste interes batzuei bide emanez. Kontaktua botoian klik egin dezakezu nire argazkiren batean interesa baduzu. Ezkontzez, urtebetetzeez eta bestelako ekitaldiez ere arduratzen naiz."
