LABE kolektiboarekin, arte eta teknologiaren arloan lan egiten duenarekin, 2016an garatuko den lankidetza-proiektu bat jarri dugu abian. Proposamena Ibon Gurrutxagarekin sortu zen, bi taldeetako kidea, eta hamabi espaziotan artelanen eta sormen-prozesuen erakusketa bat izango da. Espazio hauetan LABEren (droneak, bideoa, 3D irudiak, soinua, 3D inprimaketa, laser ebaketa, etab.), gure Elkartearen (marrazketa, akuarela, serigrafia, pintura, eskultura, etab.) lanak erakutsiko dira, eta, interesgarriena, arte-teknika tradizionalak teknologia berriekin hibridatzen dituzten lankidetza-proiektuak. Stand bakoitzak ordutegi bat izango du proiektuen aurkezpen publikorako.
***Badaude dagoeneko proposamen batzuk:
- XILO-ROBOTICS: grabatzeko matrizeen sorrera euskarri digitalekin eta 3D inprimagailuekin
- MARGO-KALIGRAFIA droneekin (marrazteko eta margotzeko tresnak lotuko lirateke)
- PINTURA edo ESKULTURA + 3D INPRIMAKETA: 3Dn sortutako egiturak erabiltzea artelanean txertatzeko
- Parte-hartzaileen beste iradokizun batzuk…
Hibridazio hauek aurrera eramateko, bazkide interesatuak bilatzen ari gara. Eneko Etxebesterekin harremanetan jar zaitezke (enekoinigo@yahoo.es).
Urte horretan bertan erakusketa-lekua Bomberos izatea nahiko genuke, Donostia 2016ren egoitza.