12 cm-ko erakusketaren 23. edizioa prestatzen ari dira dagoeneko, eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu, gure inguruko arte ekitaldi original eta sortzaileenetako bat baita. Zuek ere animatu dezakezue interesa izan dezakeen edonor. Gure elkarteko kide askok parte hartzen dute urtez urte.
Baldintza oso sinple eta originalekin lehiaketa irekia da:
– Bi lan aurkeztu behar dira.
– Bakoitzak 12 cm neurtu behar du gutxienez alde batean . Beste aldeek 12 cm edo gutxiago izan behar dute. Luzeagoak direnak ez dira onartuko.
– Parte hartzeko, lehenik izena eman behar duzu (gutunak azaltzen du nola egin eta datak).
– Lanak Pasaiako Udaleko kultura sailean entregatu behar dira azaroaren 31a baino lehen .
PDF formatuan erantsi dugu lehiaketa antolatzen ari den Pasaiako Udalak bidalitako gutuna. Abenduan Pasai San Pedron lanak erakutsi ondoren, Hendaia, Vitoria-Gazteiz eta Arguedas bezalako lekuetara joango dira.
