Gure elkarteko presidente ohiak, Adrián Ferreño margolariak, erakusketa bat inauguratuko du ostegun honetan , martxoaren 30ean, 19:30ean, Koldo Mitxelena Kulturguneko Ganbara gelan, Donostian. Ibilbide luze eta ospetsua duen artista polifazetikoa da, eta bereziki paisaia-pinturan jarri du arreta.
Irekieran poesia errezitaldia izango da eta bertan Adriánek berak parte hartuko du, Gema Durán, Julia Lasagabaster, Alberto Santo Domingo eta Eneko Etxebesterekin batera.
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea, 9 – Donostia
Maiatzaren 27ra arte. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan itxita.
Informazio gehiago lortzeko:
Auñamendi Entziklopedia: www.euskomedia.org/aunamendi/75222
Euskonews: www.euskonews.com/artaretoa/0073zbk/ferreno.html
Koldo Mitxelena: kmk.gipuzkoakultura.eus/es/ganbara-/proximamente/1834-adrian-ferreno