Erakusketa honek Agustín Caballero Tamayoren hainbat lan erakusten ditu; duela gutxi hil zen bazkide, lankide eta laguna zen. Artista polifazetikoa izanik, teknika guztiekin lan egin zuen, kartelak, aerografoa, serigrafia eta batez ere grabatuaren adierazpen-aukerak etengabe esploratuz.
Aktiboa eta kolaboratzailea, kritikoa beharrezkotzat jo zuenean, goizegi joan zaigu. Erakusketa honek merezitako omenaldia egin nahi dio bere etxea izan zen tokian, GIPUKO ELKARTE ARTISTIKOAN.
2020ko urriaren 11tik 30era, gure egoitzako erakusketa aretoan: Aldapeta, 20 behea, Donostia. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era.
…
Bere bikote artistiko eta lagun José Antonio Fermín Gorosabelek egindako bideo-proiekzioa:
Erakusketaren ikuspegiak:













