Otsailaren 21ean, goizez eta arratsaldez tailer intentsibo bat egingo da GIPUKOAKO ELKARTE ARTISTIKOAN, nazioartean ezaguna den Álvaro Castagnet akuarelista uruguaiarrarekin.
Bazkideentzako prezioa 160 € eta bazkide ez direnentzako 190 €, bazkaria barne.
Ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara izango da.
Álvaro Castagnetek dokumentu honetan azaltzen du zertan oinarrituko den tailerra.
Hau da tailerreko parte-hartzaileentzat gomendatutako materialen zerrenda .
Otsailaren 22an, Álvaro Castagnetek bi orduko erakustaldia egingo du bere akuarela-pintura prozesuaren inguruan, hasieratik amaierara arte. Prezioa: 50 € bazkideentzat, 60 € bazkide ez direnentzat.
Ordutegia 16:00etatik 18:00etara izango da.
Informazio gehiago eta izena emateko, jarri harremanetan: asarteg@yahoo.es eta telefono zenbakia: 94347383



