Alicia Martín Lópezek, esperientzia eta prestakuntza zabala duen artista bisualak, pintura digitalean eta tradizionalean espezializatua, eta azken urteotan gure elkarteko kidea denak, bere azken lanak aurkezten ditu Kutxa Kultur espazioan, Tabakalerako laugarren solairuan , apirilaren 25etik ekainaren 23ra.

Katapulta plataformak Kutxa Kulturrekin lankidetzan antolatutako 'Materia Iluna' izeneko erakusketa datorren ostegunean, apirilaren 25ean, 19:30ean irekiko da, aurkezpen eta bisita gidatu batekin.

Parte hartu nahi duten arte elkarteko kideentzat bisita gidatu bat antolatuko da geroago. Gure ohiko kanalen bidez jakinaraziko dizuegu.

Aliciari buruz gehiago jakiteko, bisitatu dezakezu bere webgunea: www.aliciamartinlopez.com

Alicia Martín Tabakalera Kutxa Kultur-en

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.