GIPUKO ELKARTE ARTISTIKOKO grabatzaileen kolektibo batek egindako lan grafikoen erakusketa. 'Artea / Bizitza' lelopean, artearen garrantzia eta eguneroko bizitzan duen presentzia nabarmendu nahi dute, pertsonen bizitza hobetuz.
Irailaren 3tik aurrera, Groseko La Piazzetta jatetxeko erakusketa-gunea (Usandizaga kalea, 23 – Gros – Donostia) bisitarientzat irekita egongo da 2020ko azaroaren 1era arte.
Talde-erakusketarekin batera, 'Artea eta Bizitza' ekimena ere abiarazi dute, non artista bakoitzak bost artelan txiki eskainiko dituen, testu edo poema batekin batera. Hauek erakusketa inguratzen duten zuhaitzetatik zintzilikatuko dira, gelditzen den edonork behatu eta altxor artistiko horietako bat opari gisa hartzeko. Bizitza ere eskuzabala, espontaneoa, atsegina, ederra da… eta gure eskura dago.
…


