2017ko urriaren 6an, ostirala, 19:30ean, bazkideen erakusketa kolektiboa inauguratuko dugu, 2017-18 ikasturteari hasiera emanez. Bazkide guztientzat irekita, teknika artistiko guztiak ongi etorriak dira. Gainera, aukera bikaina izango da tailer ezberdinetan lan egiten duten bazkideentzat elkartzeko eta gure taldea ezaugarritzen duen komunitate sentimendua indartzeko.
Gure filosofian, artearen sustapena bezain garrantzitsua da alderdi soziala: beste artista batzuk ezagutzea, sormen prozesua ulertzeko beste modu batzuk eta lankidetza sustatzea, bai elkarte gisa garatzeko, bai sormen sinergietarako.
Erakusketa azaroaren 7ra arte, asteartea, egongo da zabalik . Bisita ordutegia : astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era . Aldapeta, 20, beheko solairua (Marianistas eskolaren aurrean). Sarrera doan. Denok gonbidatuta zaudete.
