Ostiral honetan, 2017ko azaroaren 17an, 19:30ean, GIPUKOAKO ELKARTE ARTISTIKOKO gizon eta emakume biluzien marrazki tailerretan parte hartu dutenek sortutako lan batzuk biltzen dituen erakusketa irekiko da. Seguruenik, Donostian urte osoan estudioan modelo biluzien marrazki programa eskaintzen duen erakunde bakarra gara. Gure bazkideek gehien estimatzen duten jardueretako bat da, saioz saio frogatu den bezala.
Bazkide ez bazara baina jarduera honetan interesa baduzu, saioetako batean bisita gaitzazu (ikusi tailerraren orria: gizonezkoa edo emakumezkoa ) eta inolako konpromisorik gabe probatu. Ekarri zure marrazketa-materiala eta iritsi pixka bat lehenago leku bat lortzeko.
Gure egoitza Aldapeta kaleko 20. zenbakian dago, beheko solairuan, Donostian (Marianistas eskolaren aurrean). Erakusketa: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era. Azaroaren 28ra arte. Sarrera doan.
