2020ko uztailaren 17an, ostirala, 19:30ean, José Blanco García eta Javier Aguirre Ortiz poetek elkarrekin idatzitako 'Calle Blas de Otero' liburuaren aurkezpena izango da GIPUKO ELKARTE ARTISTIKOAN (Aldapeta, 20 – beheko solairua – Donostia) (aurretik martxorako aurreikusita zegoen, baina itxialdiaren ondorioz bertan behera geratu zen).

Egileak bertan izango ditugu -liburuaren editoreak , Juanje Sanzek , aurkeztuko ditu- eta La única puerta a la izquierda argitaletxe independenteak duela gutxi argitaratu duen 'Calle Blas de Otero' liburuan dauden poema batzuk irakurriko dituzte.

Arreta: Osasun-murrizketak direla eta, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta edukiera 15 pertsonara mugatuko da, izena ematen den ordenaren arabera.

Programa:

  • Sofía Arostegi Elkarte Artistikoko presidenteak eta Julia Lasagabasterrek irekiko dute ekitaldia
  • Juanje Sanzek liburua eta egileak aurkeztuko ditu.
  • Poesia irakurraldia José Blanco García eta Javier Aguirre Ortizen eskutik
  • Julia Lasagabaster eta Mari Mar Estévezen liburuko poemen irakurketa
  • Mikrofono irekia errezitatu nahi duen edonorentzat

'Blas de Otero kalea' liburuaren aurkezpena

Ekitaldiari buruzko kritika uztailaren 22an, asteazkenean, Diario Vascon argitaratua:

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.