Cristina Edurne Mendiluze Atenza, Bartzelonan jaiotako eta Donostian bizi den margolaria eta Elkarte Artistikoko kidea, Hondarribiko Otzazki Galerian egongo da ikusgai 2016ko maiatzaren 7tik 20ra. Galeria Alamedan dago (Damarri Plaza, 2) eta astelehenetik larunbatera bisita daiteke, 15:00etatik 19:30era.
"Kataluniatik Euskal Herrira. Bizitza maite duen izatearen adierazpena"
Cristinak bere olio-pinturak lelo honekin erakusten ditu. Otzazki Galeria hainbat artistak babestutako proiektua da, gure Elkarteko kide batzuk barne. Informazio gehiago lortzeko, Otzazki webgunea bisita dezakezu.
