Artista eta bazkideek urteetan zehar gure elkarteari emandako bigarren lanen multzoa ikusgai dago orain. Maite Arrieta lankideak katalogatu du, eta berak erakusten dizkie gure bildumako piezak, balio artistiko eta sentimental handia dutenak, bazkideei eta publikoari. Robertoren laguntza paregabea jasotzen ari da. Gure egoitzaren sarreran dagoen erakusketa hau ikasturte amaierara arte (ekainak 30) egongo da zabalik. Hirugarren eta azken zatia irailean instalatuko da.
Oraingo honetarako, besteak beste, Gorosabel, Santi Bosch, Laura Esteve, Manuel Quevedo, Pilar Enciso eta Ainara Erentxunen grabatuak aukeratu dira.
