Elena Setiének aholkatuta Gipuzkoako Arte Elkarteko grabaketa tailerreko parte hartzaileak oso aktibo dira eta talde erakusketa bat antolatu dute Donostiako San Bartolome kaleko 4. zenbakian dagoen Donebastian Bistroan . Erakusketa 2018ko otsailaren 24tik maiatzaren 24ra arte egongo da ikusgai, eta Elena Setién, Sol Narro, Belén Olaizola, Koldo Ormazabal, Pablo L. de Silanes, Guadalupe Morán, Jorge Martínez de Marañón, Julia Calvo eta Alicia Martínen lanak daude, beraiek ere kartela diseinatu zutenak.
