'Aingeruak eta Deabruak' da Eneko Etxebeste lankideak Loiolako Kultur Etxeko komunetan azaroan, abenduan eta 2017 osoan erakutsiko duen collage bildumaren izenburua. Komunetan erakusketa bat egitea ezohikoa iruditu daiteke, baina zergatik ez? Elementu garrantzitsua dira bai espazio publikoetan bai pribatuetan, eta denok igaro behar dugun lekua. Umore edo estetika ukitu bat beti da ongi etorria.
Eneko Etxebesteren webgunea
Collageak bere webgunean ere ikus ditzakezu: enekoetxebeste.com . Artea, argazkilaritza eta poesia.