Gure lankide Eneko Etxebeste donostiarrak bere argazkiak erakutsiko ditu maiatzean zehar , Donostiako Vía Fora jatetxean. Irekiera maiatzaren 4an, osteguna, izango da, 19:30ean , eta erakusketa maiatzaren 1etik, astelehena, maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Oraingoan, Donostiako eta inguruko paisaien argazki bilduma berri batzuk erakutsiko ditu, xehetasunei, kontrasteari eta koloreari arreta berezia jarriz, nahiz eta zuri-beltzeko irudiak ere egongo diren. Vía Fora Federico García Lorca pasealekuan dago, 10. zenbakian, Deustuko Unibertsitatearen ondoko zubiaren ondoan: www.viaforadonostia.com
Eneko Etxebesteri buruz gehiago jakiteko:
www.elojodeblas.com eta enekoetxebeste.com
