Datorren asteartean, ekainaren 8an, Soraya García SorayArte diziplina anitzeko artistaren “Azala azalduz” erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean.
Erakusketa pintura bilduma bat da, mihise gaineko olio-pintura handikoak, estilo figuratibo errealistakoak, gizarte-iruzkin eta protesta feministak dituztenak. Lan gehienak autorretratuak dira, gorputz-hizkuntza adierazpen-bide gisa erabiliz. Asmoa ez da "iraintzea" edo "transgresioa" egitea, baizik eta mezu feministak helaraztea eta emakumeen gorputza artean normalizatzea.