Elkartearen grabatu tailerrean parte hartzen duten kideek sortutako lanak. 2021eko martxoan zehar ikusgai gure egoitzako erakusketa aretoan.
Lekua: Aldapeta, 20 – behea – Donostia
Ordutegia: astegunetan 17:00etatik 20:30era. Sarrera doan.
Erakusketa birtuala: asociacionartistica.org/project/2021-expo-taller-de-grabado
Grabatu tailerra urritik ekainera bitartean izango da eta grabatuaren mundu zabalera sarrera gisa balio du. Parte-hartzaileek Elena Setiénen gidaritza ere jasotzen dute beren lana garatzeko. Informazio gehiago lortzeko: asociacionartistica.org/project/taller-de-grabado
…






