2020ko urri osoan zehar, gure lankide Itziar Jiménez Elizondo artistak konfinamenduan zehar sortutako estanpak ikusi ahal izango ditugu. Lan hauek linoleoa, monotipoa eta grafitoa erabiliz sortu dira, horietako bi artistak berak egindako eskuz egindako paperean, Tipha latifolia landaretik, buztanluze izenez ezagutzen dena. Papera egiteko erabiltzen den landare lehorraren lagin bat ere sartu du.
Erakusketa gure egoitzako sarrera-aretoan dago , Aldapetako 20. beheko solairuan (Summa Aldapetaren aurrean) – Donostian, eta lanegunetan bisitatu daiteke 17:00etatik 20:30era.
Itziarren lanari buruzko informazio gehiago bere blogean aurki daiteke: itziarjimenezgallery.wordpress.com
…


