"Fotopintura" da gure lankide Joachim Geffersen erakusketaren izenburua DADA Coffee Bar-en, urriaren 24tik azaroaren 30era bitartean. Joachimek honela deskribatzen du bere erakusketa:
" Uretan islatzen direnak, mugimenduagatik pintura abstraktuen antza dutenak. Pinturan bezala, urarekin lan egitea ere gustatzen zait. Une honetan, lanaren zati bat kasualitatez egiten da, eta horrek beste ikuspegi bat eskaintzen dio pinturari edo argazkiari. Ez dut Photoshop erabiltzen."
Lekua: DADA kafetegia . Avda. de Tolosa, 77 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:00etara – Larunbatetan: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.
Joachimen posta elektronikoa: arteibaeta@gmail.com

Bestalde, Joachimek bere bizitza, argazkilaritzarekiko duen grina eta ikuspuntu jakin bat partekatzen ditu bere bikotekide Ana Ortiz Garcíarekin, zeinak ere bere argazkiak erakusten dituen Bar Cinema Corner- en (Plaza de Pinares, 1 – Donostia (Gros, Trueba Zinemaren ondoan)). Azaroaren 1etik 30era. Ostiralean, hilak 4, inauguratuko da, 20:00etan.
