Gure lankide Joaschim Geffers oso aktibo dago otsail honetan. Bere margolanak hiriko hiru espazio garrantzitsutan ikus daitezke:  

  • 'Jarioan / Fluyendo' pintura erakusketa Carlos Santamaría Zentroan – Unibertsitate Liburutegian (Elhuyar Plaza, 2 – Donostia). Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:30era eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara . Irekiera: 2018ko otsailaren 2an, ostirala, 19:00etan. Sarrera doan. Erakusketa otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik.
  • 'Fluyendo' zuzeneko artea. Joachim zuzenean margotuko du Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan (Zigarro-egileen plaza, 1 – laugarren solairua – Donostia). 2018ko otsailaren 3tik 25era , ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan , 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. (Otsailaren 8an, osteguna, 16:30etik 19:30era bakarrik).
  • 'Abstrakzioak' pintura erakusketa Dadá kafetegi-tabernan (Tolosa etorbidea, 77, Donostia). Otsailaren 1etik martxoaren 30era. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan itxita.

"Mugitzen ari zen uraren islak argazkitan atera ondoren, teknika hau pinturara eramaten hasi zen. Baliabide likidoak eta pintura akrilikoa erabiliz, eta mihiseak modu ezberdinetan mugituz, zoriaren bidez lan egiten du, lan-prozesua guztiz kontrolatu gabe – ' Zoriarekin lan egiteak beste aukera batzuk eskaintzen dizkio behatzaileari; pintura gutxiago eraikita dago eta pertsona bakoitzak bere erara interpreta dezake' – ."

Era berean, teknika argiaren efektuen bilaketarekin oso lotuta dago" ( Kutxa Kulturren azalpen-panelaren aterata).

Joachim Geffersen erakusketak 2018ko otsailean

Joachim Geffersen erakusketak 2018ko otsailean

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.