Gure lankide José Pedro Herbón 'Pete'-k 2016ko abenduaren 16an irekiko den 'Nire Bihotzeko Izaki Gogoangarriak' erakusketara gonbidatzen gaitu. Bertan, berarentzat maite diren hiru pertsonari buruz hitz egingo du: Txantxillo, Andresa Portugal, Bretxako merkatuan 30 urte baino gehiago daramatzan sardina saltzailea, eta Roque Urresty Rey , memoria ahula duen adineko jauna, gaur egun Pete-ren pazientea dena, eta mago amateurra. Gure hirian oraindik ere presente dauden pertsona bikain hauei omenaldia. Kolore eta artearen ospakizuna 2016a ixteko. 2017an proiektu berrietarako abiapuntu.

Tokia: Gipuzkoako Elkarte Artistikoa, Aldapeta, 20 – behea (Marianistak aurrean) – Donostia

Irekiera: Ostirala, hilak 16, 19:30ean. Sarrera doan.

Urtarrilaren 4ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era

José Pedro Herbón, 'Pete'. izaki gogoangarriak

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.