Gure lankideak, Julia Lasagabaster artista eta poetak, Loiola Kulturetxea Kultur Zentroan erakusketa bat izango du 2018ko martxoaren 5etik apirilaren 20ra.
Erakusketak 2012tik gaur egun arte sortutako lan grafikoen aukeraketa bat biltzen du. Hainbat teknika biltzen ditu, besteak beste, serigrafia, linoleoa, karborunduma, monotipoa, akuafortea, tintazko marrazkiak, collagea eta kaligrafia duten artista-liburuak, baita instalazio eta "objektu-poema" batzuk ere.
Erakusketak hainbat gai-serie aurkezten ditu, bakoitza bere ikuspegi poetiko partikularrarekin.
Maitasuna, desolazioa, itsasoa, iragankortasuna, natura, beldurra, ametsak; harria, ura eta fluxua, txori-etxeak, eta oraindik martxan dagoen “loaren iraultza” seriea.
Erakusketa apirilaren 20ra arte ikusi ahal izango da
Irekiera ostiral honetan, hilak 9, izango da, 19:30ean , eta Ut taldeak poesia errezitaldia eskainiko du; Gema Durán, Eneko Etxebeste, Adrián Ferreño, José Alberto Santo Domingo eta Julia Lasagabaster-ek osatzen dute taldea. Ander Edoren musika ere joko da.
Informazio gehiago: www.facebook.com/julia.lasagabaster
