GIzuzko Elkarte Artistikoko gure lankideak, Katrin Aldanondo argazkilari donostiarrak, dantza garaikideari buruzko bere argazki-lana erakusten du Donostiako Lugaritz Kultur Etxean (Heriz Pasealekua, 20). 'Katrin Aldanondo: Begirada bat dantza garaikideari': Dantza garaikidearen bidez eta inguruan, Katrin Aldanondok 2014 eta 2019 artean ateratako argazkiak. Gorputzak: haien aniztasuna, haien desberdintasunak, gorputzaren mezua dantzarekin lotuta.
Irekiera: Otsailaren 28an, ostirala, 18:00etan, egilea bertan dela. Apirilaren 3ra arte.
