Goierriko Nahasi Artistikoa margolari taldeak bere lanak erakusten ditu gure Aldapeta 20ko erakusketa aretoan, urriaren 14tik aurrera hilabetez.
2020ko martxoan ere gure galerian egon ziren, eta 2021ean Ordiziako Altarte aretoan erakutsi genuen. Orain, berriro ere, beren lanen aukeraketa anitza erakusten ari dira gure galerian. Laster iragarriko dugu inaugurazioa eta erakusketak trukatzeko lankidetza zoragarri honekin jarraituko dugu.