Gure lankide Sara Beiztegi , diziplina anitzeko artista eta 'Generando Arte' Kolektibo Artistikoaren sortzailekidea, gure Elkarteko presidenteordea eta Euskal Akuarelisten Taldeko kidea, zuzenean arituko da lanean Kutxa Kultur Plaza espazioan, Donostiako Tabakalerako 4. solairuan , ekainaren 23tik 26ra, ekainaren 30etik uztailaren 3ra eta uztailaren 7tik 10era, 17:00etatik 20:00etara.

Emakumeen eskubideak dira bere bakarkako erakusketa askoren leitmotiva, hala nola, 2009an Berdintasun Ministerioan ' Iparralderik edo Jainkosarik gabe' izenekoak, eta 2009an eta 2013an Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Casa Encendidan ' Emozioak' eta ' 841' erakusketak.

Beti sormen forma berrien bila, Kutxa kultur Plazan arituko da teknika mistoetan formatu handiko margolanak sortzeko prozesuan lanean, gaur egun lanean ari den bi serieri jarraituz: 'Lorategi sekretua' eta 'Emakumeak airean dantzan' .

Informazio gehiago www.sarabeiztegi.com/ eta kutxakultur.com/ helbideetan

Diapositiba-aurkezpenak JavaScript behar du.

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.