Joachim Geffers artista polifazetikoak proposatutako GORRI kolorearen inguruan, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegra elkartu dira hiru artista hauetan kolore honek zer eragiten duen erakusteko.
Erakusketa 2019ko maiatzaren 3tik, ostiralera, bisitatu ahal izango da, Donostiako Carlos Santamaría Unibertsitate Liburutegiko Andrestegi Aretoan (Elhuyar Plaza, 2), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara irekita, maiatzaren 25era arte. Igandeetan itxita. Sarrera doan.
GIPUKO ELKARTE ARTISTIKOKO kide diren hiru artista hauen erakusketak pintura, grabatua, argazkilaritza eta poesia uztartzen ditu —«gutxietsitako kolore bati buruzko hausnarketak», sustatzaileen hitzetan—. Maiatzaren 10ean, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, Ekai Txapartegik aurkeztutako lehen emanaldia egingo dute, programa oso batekin.
- Irakurketa: Lilian Caro
- Bideoa: Lourdes Rodriguez
- Dantza: Alba Birichinaga eta Beatriz Ibeas
- Poesia: Julia Lasagabaster

Esteka honetan Elena Elbustok Versión de arte programarako haiekin egindako elkarrizketa ikus dezakezu:
