Ikasturteari hasiera emateko, GIPUKOAKO ELKARTE ARTISTAK bere historian zehar bildu dituen artelanak erakutsi nahi ditugu. Horien artean, pinturak, grabatuak eta eskulturak daude, gehienak bazkideen dohaintzak, baita gure tailer batzuetan sortutako lanak ere. Haien balio historikoa eta sentimentala azpimarratu nahi dugu. Erakusgai dauden lan askoren artean, Rafael Munoa eta Irene Laffitteren olio-pinturak, Jesús López Zuluetaren akuarela bat, Jaime Susínen marrazki bat eta Miguel Pinterren akriliko bat daude.

Datak: Urtarrilaren 12tik 30era. Irekiera ostiralean, urtarrilaren 12an, 19:30ean. Sarrera doan.

Erakusketa gure egoitzan bisitatu daiteke , Aldapetan, 20 behean, Donostian (Marianistasen aurrean), lanegunetan 17:00etatik 20:30era.

Rafael Munoak egindako olio-pintura (1960). Albistearen goialdean, Salvador diputatuak egindako pintura.

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.