Jaime De Los Ríosekin (2010ean Foru Aldundiak artista berri onenaren saria eman zion) eta bera kide den Arteklab kolektiboarekin batera, arte bisualak eta teknologia berriak uztartzen zituen proiektu bat abiarazten saiatu ginen Donostia 2016rako. Gauzatu ez bazen ere, hausnarketa interesgarria utzi zuen arte guztia nola fusionatzen den, zabaltzen den eta lankidetzarekin hazten den aztertzeko.

Jaimek 'Moving Pictures' aurkezten du orain Koldo Mitxelena Kulturguneko Ganbara Galerian. Erakusketa 2018ko otsailaren 15ean, ostegunean, irekiko da, 19:00etan , eta ospakizun gisa Covent Gardeneko La Cripta-n luzatuko da. 'Moving Pictures' erakusketak , proiekzio bidezko irudien eta algoritmo elektronikoen bidez, sorkuntzaren prozesu piktorikoak, abstrakzioa eta pigmentuen artean bilakaera aztertzen ditu. 2018ko apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai .

Aurkezpena eta prentsaurrekoa asteazkenean, hilak 14, goizeko 10:00etan izango dira Koldo Mitxelenan. Informazio gehiago lortzeko:

Jaime de los Ríos Ganbaran Koldo Mitxelenaren eskutik

Jaime de los Ríos Ganbaran Koldo Mitxelenaren eskutik

Comentarios

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

La empresa trata tus datos para facilitar la publicación y gestión de comentarios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.