Lourdes Arrieta Pasaiako margolariak, GIzuzko Arte Elkarteko kideak, bere pintura abstraktuak Groseko La Piazzetta jatetxean erakutsiko ditu 2018ko otsailean eta martxoan.
Espazio pribilegiatu honetan ( lapiazzettadegros.com ), koloreak eta formak protagonismoa hartzen duten bere lan abstraktuak erakusten ditu. Erakusketak formatu txiki eta handiko piezak biltzen ditu, baita 2017an Okendo Kultur Zentroan saria irabazi zuen lana eta bere azken mihise batzuk ere.
